Berriak
Euskal idazle batek egonaldi baten egiteko parada du Hendaian
2011n bezala Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldi baten antolatzeko xedea dute udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan, urriaren 1etik azaroaren 4a arte. Edozoin euskal idazleri idekia den deialdia zabaltzen dute horretarako, 2012ko martxoaren 15a arte.
[+] Gehiago jakinEkintzak
Hogei’ta programaren bigarren deialdi artistikoa
Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartzen dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan.
[+] Gehiago jakinBertsu-eskolen sormen lana entzungai
Bertsu-eskoletan 2010-2011 ikasturtean egindako lana bistaratzeko eta haurrek kantu bat sortzen gozatzeko, bertso-eskolek disko bat osatu dute. Bertsu-eskoletako kide guziei banatuko zaie.
[+] Gehiago jakin

Euskal kultur erakundeak (EKE) gazteen kultura dinamiken erakusle izango diren sorkuntza eta adierazpide artistiko eta trukaketa esparruak lagundu nahi ditu ondoko urteetan. "HOGEI'TA" ekintza labelaren xedea da, gazteek euskal kultura bere aniztasunean baloratuko duten proiektu berritzaileak sor ditzatzen. 



