Ikuskizun biziko egitasmo artistiko deialdiaren emaitzak
2012/05/18
Hogei’ta” labelaren kari, Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. 10 proposamen bildu dituzte eta bi hautatu. Irabazle bakoitzak diru laguntza bat eskuratuko du bere proiektuaren obratzeko eta jarraipen berezia ukanen du sorkuntzaren garapenerako.
[+]“Irudimena” 2012: testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian!
2012/03/13
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” testu eta irudi lehiaketa antolatzen dute bigarren aldikotz 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era. www.irudimena.com webgunean aurkeztuak diren argazkietan oinarrituz bi aukera dituzte parte-hartzaileek: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai.
[+]Euskal idazle batek egonaldi baten egiteko parada du Hendaian
2012/02/1
2011n bezala Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldi baten antolatzeko xedea dute udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan, urriaren 1etik azaroaren 4a arte. Edozoin euskal idazleri idekia den deialdia zabaltzen dute horretarako, 2012ko apirilaren 15a arte.
[+]Ikusgarri biziduna, Hogei’ta programaren bigarren deialdi artistikoaren alorra
2011/12/23
2011n arte bisualen alorrean “Hogei’ta” labelaren kari eraman ekimen arrakastatsuari segida bat emanez, Euskal kultur erakundeak egitasmo artistikoetarako deialdi bat abian ezartzen du datorren urteko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin elkartuz karia hortara. Hautagaitzen epea 2012ko martxoaren 20rako finkatua da. Egitasmoen hautaketak aldiz 2012ko apirilean iragan behar luke.
[+]“Hogei’ta” deialdiko irabazleen sormen lanak Baionan ikusgai
2011/12/7
2012ko urtarrilaren 15era arte bisualen alorrean Euskal kultur erakundeak abiatu “Hogei’ta” proiektu deialdi kari hautatuak izan ziren bi artista gazteen sorkuntzak ikusgai egonen dira Baionan. Bertrand Dezoteux-ek 3Da eta errealitatea nahasten dituen “Txerri” bideoa ezagutzeko parada izango da “Le Carré” aretoan eta Nader Koochaki Etxeberria-k irudiz eta bideoz osatu “Scènes” instalazioa aldiz Euskal Museoan aurkeztuko da. Irabazle bakoitzak 5000 euroko dirulaguntza bat eskuratu du EKE-ren ganik bere proiektuaren gauzatzeko, bai eta ere laguntza teknikoa sorkuntza prozesuaren urrats guzietan.
[+]Hogei’ta deialdia: korapiloak deseginez
2011/10/17
Bertrand Dezoteux eta Nader Koochaki irabazle atera dira, azken finean, Hogeita arte bisualak proiektu deialdian eta beren sorkuntzak 2011ko abendu hastapenean aurkeztuko dituzte Baionan. Orenak eta orenak eztabaidan, hautaketan, kritiketan iragan ondoan, epaimahaikideek beren lekukotasuna luzatu digute hemen, bizi izan duten esperientzia berezi hori kontatzeko. Iritzi anitzen artetik, puntu bakarrak elkartzen ditu : gazteria hor dago, goseak, sortzailea, berritzailea.
[+]Euskal kulturaren transmisioaz eskolan
2011/09/9
Arteen Historia, Garapen Iraunkorra, Euskal Herria irakatsi… Berriki, irakasgai eta dispositibo berri batzu sartu dira ikastetxeetako egitarauetan. Euskal kultura ere saiatzen da ipar Euskal Herriko ikastetxe eta kolegioetan sartzen. Estelle Carricondo, Geografia-Lurralde Antolaketa ikasleak bere proposamenak egiten dizkigu, Euskal kultur erakundean egin lau hilabeteko ikastaldiaren ondotik.
[+]Euskal kultura eta ondarea arte bisualen ikuspegitik
2011/06/4
Bertrand Dezoteux eta Nader Koochaki artista gazteen bi proiektuak dira hautatuak izan Euskal kultur erakundeak antolatu “Hogei’ta” deialdia kari (2011ko otsailaren 15etik apirilaren 30era). Epaimahaiak 31 proposamen artistiko aztertu ditu bere erabakia hartzeko. Irabazle bakoitzak bere ibilbidea eta egitasmoa azaltzen ditu elkarrizketa batean…
[+]Abbadiako gazteluko sekretua asmatuko duen idazlea
2011/05/6
« Hogei’ta » programaren barnean, 2011ko urrian, Hendaiako Abbadiako eremuan literatura egonaldi bat eginen duen euskal idazlea hautatua izan da. Fernando Morillo azpeitiarrak Antton Abbadiaren gaztelua eta ingurumena bertze molde batez biziaraziko ditu karia hortara, gazteei zuzendutako fikziozko idazlan baten bidez. Ikastetxe batzuetako ikasleekin ere bilduko da Abbadian egonen den bitartean.
[+]Euskal kultura, gazte kultura
2011/01/31
Euskal kultur erakundeak hasiera ofiziala eman dio otsail honetan bere urte anitzetako “Hogei’ta” programa berriari. Datozen hiru urteetan, gazteek eraman egitasmo artistiko berritzaileak gehiago lagundu nahi ditu ekintza labela horren bitartez. Ahantzi gabe, haurrei begira, euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioa.
[+]



