«Hogei’ta» programa
Euskal kultur erakundeak (EKE) gazteen kultura dinamiken erakusle izango diren sorkuntza eta adierazpide artistiko baita trukaketa esparruak lagundu nahi ditu «Hogei’ta» programaren bidez. Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz.
Publikoak
Egitaraua bi publiko motari zuzentzen da:
8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak
Haurrentzat, hautaturiko ekintzek euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioari lehentasuna ematen diote, sorkuntza saila baztertu gabe, haatik.
16 urtez goitikako gazteak
Gazteentzat, mota guzietako sorkuntzek lehentasuna ukanen dute, eta euskal kulturaren alor batzu berrasmatzen ala berritzen dituzten egitasmo berritzaileen eragile
izateko ahalak eskainiko zaizkie.
Gaiak
«Hogei’ta» egitaraua ez da alor artistiko bakar batera mugatzen. Naturalki irekitzen da sortzaile gazteek maite dituzten adierazpideetara, besteak beste teknologia berrien
bitartez. Horrela, arreta berezia emanen zaie arte bisualei (arte plastikoak, argazkilaritza…).
Halere, euskal kulturaren oinarria den euskararen tokia ezinbestekoa izanen da, bai sortze prozesuan, bai sorkuntzaren inguruko bitartekaritzan ere (komunikazioa, sentsibilisazioa…).
Ekintzak
Hogei’ta ekintza labelaren egutegia urte batzuz luzatuko da. Euskal kultur erakundearen ekimenez, ekintza desberdinak proposatuak izanen dira herri bat baino gehiagotan,
besteak beste desmartxarekin bat egiten duten partaideei esker. Hogei’ta, lau lan ildo nagusiren inguruan egituratzen da.
1 | Proiektu deialdia
2011n, Euskal kultur erakundeak diru laguntza batez lagundu egitasmo deialdi bat eginen du, gazteek arte bisualetan eraman proiektu berritzaileak bereziki laguntzeko.
Euskal kultura ber-interpretatzen, galdezkatzen edo berritzen duten proiektuak.
2 | Erakusketa bat
Euskal kultur erakundeak egitasmo deialdiaren barnean lagunduak diren sorkuntzak sustatuko dituen multimedia egitura baten koordinatzeko asmoa du. Sormenaren
erakusleiho bat izanen da, erakusketa ibiliko den tokietan, artista gazteek egin animazio eta performantzen apainketa bat bezala izanen dena.
3 | Animazioak
2011tik goiti, Euskal kultur erakundeak bere barneko baliabidei dei eginen die ondare, ikusgarrigintza edota kultura bitartekaritzaren alorretan, gazteen gana joateko eta beren sormena adierazteko parada eskaintzeko asmoz (animazioak ikastetxeetan, lehiaketa literaturaren eta teknologia berrien inguruan…).
4 | Partaidetzak
Euskal kultur erakundea saiatzen da Hogei’ta programa sarraraztea lurraldeko egitasmo egituratzaileetan eta oroz gainetik gazteekin lan egiten duten egiturekin.
- Xehetasunak: ikus aurkezpen txostena (PDF)





